jueves, 23 de enero de 2014

Jostailua denboran zehar

Jostailuak hainbat garai eta kulturatan
Lehen, material naturalez egiten ziren, eta erabili behar zituen haurrak edo haurrarentzat espresuki, eta, orain, produktuak fabrikatuz, banatuz eta salduz kontsumoa sustatzen duen industria indartsu batek egiten ditu, jostailu sofistikatuak egin ere.
Betiko jostailuak
bBitxia da historian zehar nola errepikatu diren ikustea, belaunaldiz belaunaldi, forma eta materialak aldatu badira ere.
Jostailu primarioen sailkapena:

Jostailu sonikoak. Horien artean mota, forma eta tamaina guztietako txintxirrin           
          ospetsuak daude.
Jostailua figuratiboak. Horien artean egongo lirateke panpinak; hainbat materialez egin izan dira (hala nola buztinez, patatez, makilez edo zapiez) eta, gaur egun, ama ere izan daitezke. Animaliak irudikatzen dituzten jostailuak ere figuratiboak dira, batez ere zaldi ospetsuak; hainbat forma eta funtziotakoak daude, baina beti egon dira historian zehar. Halaber, sukaldeko tresnak aurki ditzakegu, buztinezko pegarrak izatetik metalezko, plastikozko edo gomazko sukaldeko tresnak izatera igaro direnak.
Jostailu dinamikoak. Pilota handiak edo kanika txikiak, zibak, kometak, etab.
Armak. Mota guztietakoak daude: arku eta geziak nahiz gaur egungo su-armak, benetako armekin erraz nahasteko modukoak.
Sokak. Historian zehar haurraren jolasarekin oso lotuta egon diren beste jostailuetako batzuk dira. Soka arruntak nahiz sokasaltorako soka ospetsuak aipa ditzakegu.
Jostailuaren historia
Aspaldiko jostailu gehienak desagertuta daude. Hori dela eta, azterketa soziokulturalaren bidez eta idatziak, pinturak eta erliebeak interpretatuz ondorioztatu edo irudikatu behar izan dute zer-nolako jostailuak egon ziren garai bakoitzean.
LEHEN ALDIA. Norberak egindako jostailuak
Lehen aldi honetan, jostailuak etxean eta eskuz egiten zituzten, haurrek beraiek edo gurasoek, ahal den neurrian, eta gai soil eta naturalak erabiliz. Etapa honetan ingurunetik jasotako objektuak ziren nagusi, inolako elaborazio-prozesurik gabekoak. Jostailu-mota hori izan zen nagusi antzinatik Erdi Aroa amaitu zen arte.

BIGARREN ALDIA. Artisau- eta manufaktura-fabrikazioa
Bigarren aldi hau jostailua saltzeko egiten den garaiari dagokio; orduan hasten da jostailuaren arti- sautza, gerora manufaktura-produkzio bilakatuko dena. Jolaserako objektu horiek ez dira funtsean aldatzen formari eta jostailu-motari dagokionez, baina bai elaboratzeko erabiltzen diren materialei eta kopuruei dagokienez. Horrela, hasieran produkzio txiki bat izan zen, hedapen urrikoa fabrikazioaren eta kontsu- moaren aldetik, baina, denboraren poderioz, gero eta gehiago garatu zen, kualitatiboki eta kuantitatiboki.
HIRUGARREN ALDIA. Jostailuen fabrikazio industriala
Hirugarren aldian, gaur egungoan alegia, eskala handiko fabrikazio industrialaren produktu bilakatu da jostailua.
Izan ere, XX. mendea aurreratu samar egon arte, jostailuak ez ziren mundu industrializatuko haur guztienganaino iristen, eta azken hamarkadotan gertatu da zehazki aldaketa kualitatibo eta kuantitatibo ikusgarria. Hori horrela, mediku, psikologo, soziologo eta hezitzaile askok ekin diote jostailuak, beren kontsumoa eta horren ondorioak ikertzeari.
Horrela, jostailuak berak aldaketak izan ditu. Oro har, jostailu tradizionalek protagonismoa galdu zuten jostailu teknologikoaren aurrean. Normalean, jostailu teknologikoak bestelako ezaugarri batzuk ditu, eta, geroago ikusiko dugunez, baldintzatu egiten du haurren jarduera ludikoa.


No hay comentarios:

Publicar un comentario