jueves, 30 de enero de 2014

Baliabideak

Jolas tradizionaletan erabiltzen diren materialak eskasak dira, eta, nolanahi ere, jolas horietakoren bat egiteko materiala behar denean, jokalariek berek egin dezakete naturako objektuak edo gauza hutsalak erabiliz. Adibidez, txinoen jolaserako oilasko-hezurrak edo harriak erabiltzen dira, eta txarrankarako aski dira lurrezko zorua eta harri bat.

Oro har, jolas tradizionalak edozein pertsonak egin ditzake; horregatik, mendeak dituzte askok. Jolas horietan gehien erabilitako materialak hauexek dira: klariona, ibaiko makilatxoak, txapak, sokak, gomak, ziba, kartak, kainaberak, egur puskak, harribilak, fruitu lehorrak, zapata-takoiak...

Jolasteko moduari dagokionez, esan beharra dugu jolas tradizionalek ez dutela normalean arau finkorik izaten; oinarri bat dute abiapuntu, baina jokalarien arteko adostasuna nagusitzen da. Arauak espazioaren, parte hartzen duen jokalari-kopuruaren, partaideen arteko adin-aldearen edo jokalarien trebetasunen arabera alda daitezke. Ezaugarri hori garrantzitsua da, horrela jokalarien arteko komunikazioa errazten baita.

No hay comentarios:

Publicar un comentario