martes, 21 de enero de 2014

Jostailuak sailkatzeko irizpideak.

ESAR sailkapen-metodoa
ESAR sailkapen-metodoa, jarduera eta produktu ludikoaren munduan inplikatutako eragileek nazioartean egindako 10 urteko ikerketaren fruitua da. Alde batetik, jostailuaren industria eta, bestetik, zerbitzu ludikoak edo/eta hezkuntzari lotutakoak oso interesatuta daude irizpide bakar batzuk ezartzean, jostai- luak ezin hobeto egokitu daitezen haurraren beharretara, haurraren alderdi guztiak kontuan hartuta (adina, garapen-maila, nortasuna, etab).
Familien edo jolas-etapen araberako sailkapena
J. Piageten ikuspegi ebolutiboan eta haurraren garapen-etapetan oinarrituta, Denise Garon psikolo- giako doktoreak eta bere kolaboratzaileek analisi eta sailkapen-metodo bat asmatu zuten, jostailuak familia handitan edo jolas-etapetan biltzen dituena. Etapa horiek aurreko unitatean ikusi genituen, gomendatu- tako jostailu batzuekin batera. Sailkapen horrek honako hau jasotzen du: “E” ariketa-jolasa, “S” jolas sinbolikoa, “A” ahokatzeko jolasa (eraikuntzakoa) eta “R” arauzko jolasa.
Denboraren poderioz, sailkapen hori zabaldu egin zen, eta bi analisi-dimentsio osagarri hartu zituen: linguistikoa eta afektiboa. Hala ere, sailkapenaren funtsa eta printzipioak errespetatu egin ziren, hau da, jostailuak haurren trebetasunen eta gaitasunen arabera sailkatzen edo tipifikatzen ziren, eta ez haien adin kronologikoaren arabera soilik.
Sustatzen duten garapen-arloaren araberako sailkapena
Hain zuzen ere, ikuspegi teoriko honetan oinarritu da AIJU Jostailuaren Institutu Teknologikoa; bere 98-99 Jostailuen Gidan jostailuen sailkapen bat argitaratu du elektronikoki, 6 kategoriatan oinarrituta:

Sailkapen horretan hiru dimentsio jasotzen eta laburbiltzen dira zeharka. Haurraren garapenaren etapak,
Jarduera-modu nagusiak,
Etapa horietan haurrek izatea espero dugun jokabidea.



No hay comentarios:

Publicar un comentario